2100 resultats pour *:* [661 - 670]
Zuiako (Araba) Andre Mariaren ermita eta Laudioko (Araba) santutegia. Lehena Altuben zegoen baina aspaldi desagertu zen. Laudiokoa -gaztelaniaz Yermo- 853. urtean aipatzen da aurreneko aldiz, monasterio bezala, eta Arabako Andre Mariaren santutegirik entzutetsuenetakoa da orain, nahiz azken urteotan Santa Luziak ospe handiagoa hartu duen. Jaia Mendekosteko bigarren egunean da. Gorliz (Bizkaia) herrian ere bada Ermua izeneko mendia.
Laudioko Andra Mariaren izena Mari Ermuko edo besterik gabe Ermuko hutsa erabiltzen zen: Hermuco de Ocharcoaga (Bilbo, 1511). Ikus Ermu.
Andre Mariaren antzinako adbokazioa, eta Gipuzkoako Hernani eta Tolosaren arteko mugaldearen deizio zaharra, apaiz anaidiaren izenean bizirik dirauena.
Gure mitologiako zati bilakatu den izen historikoa. Errefaila Urdiainen (Nafarroa) sorgina zelakoan erretako emakume bat izan zen.
Ramona (es)
Raquel (es), Rachel (fr)
Hebreerako Râhêl 'ardia' izenetik dator. Itun Zaharreko pertsonaia garrantzitsua da, Jakoben emaztea eta Josef eta Benjaminen ama izan baitzen. Jakobek hamalau urtez lan egin behar izan zuen Errakelekin ezkontzeko. Honen hilobia Betleem ondoan dago. Santuaren eguna maiatzaren 2an da. Aldaera: Rakel.
Raginmund germaniar izenetik dator. Iberiar penintsulan duen hedadura Lleidako patroia den San Ramon Nonatori zor dio. XIII. mendeko santu hau haurdun dauden emakumeen zaindaria ere bada, ama erdi aurretik hil baitzitzaion. Aldaera: Erraimunde.
Ramona (es)
Ramos (es)
Euskal Izendegiaren arabera 1717an dokumentatzen da. Irudi duenez, Erramos, Ramos gizon izenaren baliokide femeninoa da.
Andre Mariaren antzinako ermita, Arroiaben (Araba), jatorriz Errasti herri hustuko eliza zena. Leku honen aipurik zaharrena 1025ekoa da.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.