2100 resultats pour *:* [671 - 680]
Regina (es), Régine (fr)
Latineko regina 'erregina' hitzetik. Joana Albret Nafarroako azken erreginaren aginduz euskaratu zuen Leizarragak Itun Berria 1571n. Liburu honen hitzaurrean agertzen da lehendabizikoz Euskal Herria hitza. Santuaren eguna irailaren 7an da. Horretaz gain, Reyes izenaren euskal itzulpen moduan erabili izan da. Aldaera: Erregiñe.
Regina (es), Régine (fr), Reine (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Reginaren baliokidetzat ematen den izena. Horretaz gain, Reyes izenaren euskal itzulpen moduan erabili izan da. Ikus Erregina.
Bastidako (Araba) behialako herrixka, Toloñoko monasterioko abeletxea eta gaur egun ardandegia. Hemengo elizako Andre Mariaren irudia lehen Toloñoko santutegian zegoena bide da. Harrian zulatutako Goiz Erdi Aroko hilerria dago inguruan. Erremelluri izenaren osagaiak Erramel antroponimoaren aldaera bat eta mendebaldeko hizkeretako uri 'hiria, hiribildua' dira. Errioxako Autonomia Erkidegoan bada Herramelluri deritzan herria, funtsean izen bera dena. Jaia maiatzaren 12an zen.
Restituta (es)
Arabako Onraita herri izenaren aldaera zaharra eta Andre Mariaren adbokazioa. Herria 1025ean Erroheta idatzita ageri da. Jaia irailaren 8an da.
Romana (es), Romaine (fr)
Gaztelaniazko Romana izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen den baliokidea. Santa honen kultua oso zaharra da Iberiar penintsulan.
Rosalía (es), Rosalie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Rosalíarentzat ematen den baliokidea. Ikus Arrosali.
Rosa (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Rosaren baliokidetzat ematen den arrakasta handiko izena. Ikus Arrosa eta Larrosa.
Gipuzkoan ohikoa izan den Arrosaliren aldaera. Hernaniko Jauregi auzoan, esaterako, Erroxalinea baserria egon zen.
Piedad (es)
Bertute baten izena eta XIII. mendean Alemanian sortutako Andre Mariaren adbokazioa, nahiz eta urrikiaren alderateko jaiera Erroman ere bazen. Hiri honetako errukiaren tenplua antzinako kartzela baten gainean eraiki zuten, hemendik bizirik atera zen agurearen oroitzapenetan. Izan ere, aipatu agurea gatibu zegoen presondegi honetan, eta hil hurran zenean alabak lagundu zion, bere esnearekin elikatuz. Tenplua K. a. 191. urtean eraiki zuten. Beste askotan bezala, mito zaharragoa da, kasu honetan greziarra. Erromara eraman eta gero kristautu zen. Santuaren eguna azaroaren 21ean da. Aldaerak: Errukiñe, Gupida, Kupiñe eta Pietate.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.