2100 resultats pour *:* [691 - 700]
Arabako Andre Mariaren santutegirik ezagunena da hau eta 1941az geroztik herrialde horretako zaindaria. Eraikuntza erromanikoa biziro ederra da, barruan gordetzen duen XIII. mendeko irudia bezala, nahiz eta lehenengo aipamena 962. urtekoa izan. Ama Birjina Arriagako kofradiaren bilkuretara eramaten zuten. Etorkiari dagokionez, argi dago inoiz proposatu den ezti balitz azalpenak ez duela inolako funtsik eta *Aestivalis izenarekin dagoela loturik. Hau, bestalde, aestivus 'udakoa' eta aestas 'uda'rekin erlazionaturik dagoela dirudi, hastapenean sasoi honetan sortzen zirenei ezar baitzekiekeen, Gabonetan jaiotzen zirenei Gabon / Marigabon ezartzen zitzaien bezala. Aldaera nagusiak: Estibariz eta Estitxu.
Estibaliz izenaren aldaera zaharra. Ikus Estibaliz.
Estibaliz izenaren ohiko txikigarria Estibaliz Robles-Arangiz Bernaola (Beskoitze 1944 - Bilbo 1993) kantariak ezagun bihurtu zuena. Ikus Estibaliz.
Escila (es), Scylla (fr), Scylla (en), Σκύλλα (el cl)
Pentecostés (es)
Gaztelaniazko Pentecostésendako Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den baliokide femeninoa. Mendekostez Jainkoak Moisesi Sinai mendian Legearen taulak ematea ospatzen da. Gure artean hedadura zabalagoa izan du Etornek gaztelaniaz hizkuntza honetako kideak baino.
Aiara (Araba) ibarreko patroia da Etxaurrengo Andre Maria. Ermita Menoio herritik hurbil dago, Iturrigorri mendiaren aurkezean. Kondairak dioenez, Ama Birjina intxaurrondo batean agertu zen. Badirudi antzina herrixka bat izan zela inguru honetan.
Eufemia (es), Euphémie (fr), Euphemia (en)
Grekoko Euphemia 'ospe ona' izenetik dator. Santa Eufemia Dioklezianoren garaian martirizatutako Erromako handikia izan zen. Markina eta Munitibarren arteko mugan, Bizkaian, Urregarai mendiaren tontorrean, Santa Eufemiako ermita ezaguna dago, Tartalok bizilekua omen zuen haitzean. Santuaren eguna martxoaren 20an da. Aldaera: Finia.
Eufrósine (es), Euphrosyne (fr), Euphrosyne (en), Εὐφροσύνη (el cl)
Eugenia (es), Eugénie (fr)
Grezierako Eughenios 'jaiotza onekoa' -Eughenius latinez- izenetik. III. mendeko santa hau Alexandriako monasterio batean gizon jantzita sartu omen zen, eta denborarekin abadea izatera iritsi. Iruzurra emakume bat berarekin maitemindu eta, hisiaz, bortxatzen saiatzea leporatu zionean jakin omen zen. Geroago Erromara joan omen zen eta han martirizaturik hil. Santuaren eguna irailaren 16an da. Aldaera: Eukene.
Eugenia (es), Eugénie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eugeniaren baliokidetzat ematen den izena. Ikus Eugenia.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.