2100 resultats pour *:* [721 - 730]
Aritzalako (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Bertan monasterio bikoitza -lekaimeena bata, lekaideena bestea- eta herrixka egon ziren. Lehen aipuak XI. mendekoak dira, Gartzia Naiarakoa nafar erregeak monjeei eman zienekoak. XX. mendearen erdialdean hustu zen. 1164an Andere Landerra zeritzan emakume bat bizi zen bertan. Izenaren etorkiari dagokionez, azpimarratu beharra dago erdarazko Yesa (Nafarroa) herri izenaren euskarazko bete-beteko baliokidea irudi duela.
Aralarko ingurua. Ezamabarrenean eraiki zen 1735ean Arritzagako Andre Mariaren ermita bertako langileek meza entzun zezaten.
Andre Mariari eskainitako eliza duen Basaburu Txikiko herria (Nafarroa) eta ugaldea. Jaiak abuztuaren 15ean dira.
Soraluzeko (Gipuzkoa) Andre Mariaren santutegia eta erreka. Beste herri batzuetan bezala, hemen ere eliza beste leku batean eraikitzen saiatu omen ziren, baina alferrik, Ama Birjinak gauez gauza guztiak tokialdatzen baitzituen. Emakume ikusnahi bat zelatan jarri omen zen eta horren ondorioz begia galdu omen zuen (historia bera kontatzen da Errigoitin, Bizkaian, beste askoren artean).
Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr)
Ikus Estefania.
Desposorios (es)
Gaztelaniazko Desposorios (de Nuestra Señora) izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den baliokidea.
Erleek sortzen duten gai gozoa. Eztia emakumearen irudiarekin lotu izan da Europako kulturan. Aldaera: Eztiñe.
Ezti hitza eta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko -ne atzizki femenino berria erabiliz asmatutako izena. Ikus Eztia.
Ezti eta izen hitzak erabiliz sortutako izena. Badirudi XX. mendeko izen hau gaztelaniazko Dulce Nombre de Maríaren kide moduan osatu zela. Ikus Eztia.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.