2100 resultats pour *:* [761 - 770]
Fructuosa (es), Fructuose (fr), Fructuosa (en)
Latineko fructuosus 'emankorra' adjektibotik dator. Esanahi mistikoa zuten hau bezalako izenak hagitz erabiliak izan ziren lehenengo kristauen artean. San Fruktuoso Braga (Portugal) hiriko artzapezpikua izan zen VII. mendean. Santuaren eguna abuztuaren 23an da. Aldaerak: Oneraspen eta Oneretsu.
Furias (es), Furies (fr), Furies (en), Furiæ (la)
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Alkain.
Navidad (es)
Gabon izenaren emakumezkoen aldaera, Arana-Eleizalderen ildotik sortua. XVI-XVII. mendeetan Marigabon agertzen zaigu emakumezkoak izendatzeko (ikus sarrera hau).
Gabriela (es), Gabrielle (fr), Gabriella (en)
Hebreerako jatorria duen izena da hau (gbr 'indartsua' edo 'indartu', eta El 'Jainkoa'). Gabriel goiaingeruak garrantzi izugarria du judu, kristau eta musulmanentzat, lehendabiziko profetei, Andre Mariari eta Mohamedi agertu baitzitzaien, Jainkoaren hitzen berri emateko. Aurreneko aldiz Danielen Liburua-n aipatzen da. Santuaren eguna otsailaren 1ean da.
Agata izenaren aldaera. Sopuertan (Bizkaia) badago Santa Gadea deituriko auzoa, A. Trueba idazlearen bizitokia izana.
Gaya (es), Gaia (es), Gaïa (fr), Gaia (en), Gaea (en), Γαῖα (el cl)
Cayetana (es), Gaétane (fr)
Latineko Caietanus 'Caieta hirikoa' izenetik. Virgilioren arabera aipatutako hiriak, gaur egun Gaieta deitzen denak, Eneasen inudea izan zen Kaietagandik hartu zuen izena. Caio izenaren gentiliziotik ere etor liteke.
Erdi Aroko izena. Ezagutzen dugun Gipuzkoako lehendabiziko jaunaren emaztea (Gartzia Aznar-ena) honela deitzen zen. 1025. urtean Gaila zeritzan andreak Ezkioagako sagasti bat eman zion Jakako monasterioari (Huesca). 1183. urtean Dona Andregailla agertzen da, Iruñeko katedraleko artxiboan.
Salvadora (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Salvador izenaren baliokide femeninotako ematen da.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.