3 emaitza bilaketarentzat
Badakigu Emakume ederra bihurtu eta Emakume eder bihurtu bezalako esaldiak egokiak direla; baina badirudi Euskaltzaindiak ontzat ematen dituela Emakume eder bat bihurtu bezalakoak ere. Horrela al da?
Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.
Aitak auto berria erosi du (zuzen)
Aitak auto berri bat erosi du (oker)
Normalean auto bakarra izaten dugu; beraz bat, sarriegitan, batere beharrik gabe erabili ohi dugu. Baina, halabeharrez, bigarren automobila balitz, Aitak beste auto bat erosi du izango litzateke esaldi zuzena, ezta?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.