421 emaitza bilaketarentzat
Zein galde-hitzarekin doan adjektiboak artikulua behar al du? Adibidez, Zein gozo(a?) dagoen janaria! esaldian, gozo ala gozoa? Egon aditzarekin, beti mugagabean egin behar da?
Nola da: lagundu egiguzu ala lagundu iezaguzu?
Honako bi esaldi hauek egokiak dira, gure ustez:
Bihar euria egingo duela entzun dut.
Bihar euria egingo omen du.
Baina honako hau egokia al da?:
Liernik esan du bihar euria egingo omen duela.
Zuzena al da irrikitan adberbioa?
Nola behar du: <Mariak esan du, "Pozik nago"> ala <Mariak esan du: "Pozik nago">? Hau da, ‘esan du’ aditzaren atzetik, koma ala bi puntu?
Eta beste honetan: <Mariaren hitzetan, "Pozik nago"> ala <Mariaren hitzetan: "Pozik nago">?
Ondo esanda al dago Eguerdi on! esapidea?
Betiko, atzoko, gaurko, etziko, bihar-etziko… daude hobetsiak, baina hauetan zein da zuzena:
herenegunko/ herenegunerako
etzidamuko/etzidamurako?
Nola idatzi behar da: honetara ezkero ala honetaraz gero?
Denborazko postposizio modura, nik uste aurrenekoa dela zuzena, baina...
Ekitaldi baten aurkezpenerako, zein da zuzena: zuekin guztiekin ala zuek guztiekin?
Kontixu hitzarekin nago kezkatuta, hitz hori ez baitut inongo hiztegi ez liburutan topatzen, nahiz eta neure inguruan oso erabilia eta ohikoa izan. Argibiderik ematerik bai?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.