406 emaitza bilaketarentzat
Zein da egokiagoa, jakin dakit ala jakin badakit?
Nola esan behar da pluralean: kapazak gara ala kapaz gara?
Nahiago erabiliz gero, nahi aditza bezala erabili behar omen da. Erabilpen arrunta, ordea, bestelakoa da. Izan ere, hau bezalako perpausak esan ohi ditugu: bihar nahiago dut joan. Adibide horrek ez dit eragiten zalantzarik, araua betetzen baita; nire zalantza ezezko perpausak egitean sortzen da. Esate baterako, zuzena al da nahiago dut ez egin (baiezko perpausa)? Ala ez dut egin nahiago (ezezko perpausa) esan behar da?
Zuzena al da iritziz aldatu NAIZ esatea?
Subjuntiboa nola egiten da eskatu aditzarekin: eskatu diote etor dadila ala eskatu diote etor dadin? Eta proposatu, gomendatu eta aholkatu aditzekin?
Aditzok Nor (da) ala Nor-Nork (du) dira? Eboluzionatu dut/naiz? Existitzen dut/naiz?
Zein da zuzena: ni futbolean entrenatzen naiz ala nik futbolean entrenatzen dut?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri denez, entzun aditza du sailekoa da. Hortaz, nik Urliari entzun diot kontu hori egitura okerra da?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri denez, erantzun aditza du sailekoa da (ihardetsi, aldiz, du/dio aditza). Hortaz, nik galdera erantzun dut esateaz gainera, nik zu erantzun zaitut esan behar dugu? Zuzenak al dira nik galderari erantzun diot, nik zuri erantzun dizut eta abar?
Bizkaierako erdu aditz arkaikoa pluralean erabil daiteke? Zuzena da erdu danok esatea?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.