Zuzenak al dira sartu aditza eta debekatu aditzak elkartuz sortutako esaldi hauek?
SARTZEA DEBEKATU
a) Debekatu egin didate hor sartzea.
b) Debekatu egin didate hor sartzen.
c) Debekatu egin naute hor sartzea.
d) Debekatu egin naute hor sartzen.
SARTZEA DEBEKATU
a) Debekatu egin didate hor sartzea: Zuzena ([EH:debekatu] aditzak erregimen hori eskatzen du).
b) *Debekatu egin didate hor sartzen: Okerra.
c) *Debekatu egin naute hor sartzea: Okerra.
d) *Debekatu egin naute hor sartzen: Okerra.
Baina beste hau ere zuzena da Iparraldeko tradizioan: Debekatu egin naute hor sartzetik. Ikus [OEH:debekatu].
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > erregimena, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.