Erabil al daiteke NOREKIN deklinabidea gogoratu, kezkatu, nazkatu, aspertu, konturatu eta fidatu aditzekin? Zuzenak al dira zutaz maiteminduta nago eta zurekin maiteminduta nago? Eta Beraz maiteminduta nago?
Bai, aditz horiek guztiek onartzen dute -ekin osagaia: normalean NORTAZ/ZERTAZ osagarria daramaten aditz horiek, zenbait tokitan, -ekin erabiltzea oso arrunta da Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 289. or.. Aski da, bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegiko hitz horien sarreretako adibideei erreparatzea, edo Orotariko Euskal Hiztegikoei. Ugari dira tradizioko adibideak.
Hortaz, zuzenak (eta baliokideak) dira galderan aipatutako zutaz maiteminduta nago eta zurekin maiteminduta nago adibideak.
Bestalde, Beraz maiteminduta nago esaldia ere zuzena da, testuingurua zein; berdin Hartaz maiteminduta nago ere. *Berataz da baztertzekoa euskara batuan. "bera" (EBE).
Horrez gain, ikus hau ere: "Modua adieraztea: -z/-ekin (labanaz hil zuen / labanarekin hil zuen)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.