Zein da aditz horien aditzoinaren forma?
Aditz horien aditzoinaren forma zein den jakiteko, Euskaltzaindiaren Hiztegian begiratzea da errazena, han ageri baita aditz bakoitzaren sarreran zein den aditzoinaren forma. Han ikusten da hiru aditz horietan hauek direla aditzoinak: lot, ohar edo ohartu eta ezagut.
Argibide eta xehetasun gehiago nahi izanez gero, egokiena 28. araua kontsultatzea da.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: aditzoina (ohart, ezagut, laket)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: -arazi (sorrarazi/*sortarazi; agerrarazi /*agertarazi)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditzoina
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.