Egoki egina al dago adibideokin egin dugun zuzen/oker sailkapena?
honako erabakiekin (oker?)
honako erabakiokin (zuzen)
honako erabaki hauekin (zuzen)
Hirugarren graduko erakusletik datorren artikulua, -a, aspaldi gailendu zitzaien gainerakoei, eta gogorregia da honako erabakiekin oker dagoela esatea. Besterik da beste egitura batzuk ere badirela esatea (hor ageri diren biak, esaterako) edo honakorekin askotan lehen graduko erakuslea erabiltzen dela esatea (honako… hau). Beste hitz batzuetan esanda, honako erabaki hauekin hobets daiteke, lehena okerra dela esan gabe.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.