Nola idatzi behar da: Domu Santu eguna ala Santu Guztien Eguna? Ala biak zuzenak dira?
Biak zuzenak dira: [EH:Domu Santu], [EH:Santu Guztien Egun].
Domu Santu egunean egun erabiltzea ez da nahitaezkoa (horregatik doa minuskulaz); ezinbestekoa da, aldiz, Santu Guztien Egunean (horregatik doa maiuskulaz). Adibideak: Gaur Santu Guztien Eguna da edo Gaur Domu Santu (eguna) da.
Horien sinonimoak dira hauek ere: [EH:Domu Santuru] eta [EH:Omiasaindu].
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.