Beti zalantza izaten dut nola idatzi behar den: baratzAN ala baratzEAN. Zein da forma arautua?
Baratzean behar du, hitzaren forma estandarra [EH:baratze] delako eta ez *baratz, ez eta *baratza ere. Preseski hortixe, baratza formatik alegia, dator euskalki mailako erabileran baratzan esatea euskaldun batzuek, baina baratze formari baratzean dagokio inesiboan (non kasuan).
Honatx, argigarri, paradigmako kasu-marka batzuk:
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.