Gure herriko gune batean seinale hau jarri da: OINEZKOEN ALDERDIA. Zuzena al da hori? Ez al luke behar OINEZKOEN GUNEA?
Konturatuta gaude herri askotan horrela jarrita dagoela ꟷalderdiaꟷ, eta jakin nahi genuke ea nonbait onarpena emanda dagoen edo...
Oinezkoen alderdia eta oinezkoen gunea zuzenak dira, eta bietara ageri dira hiztegietan.
Edozelan ere, bigarrena dator gomendatua termino normalizatutzat Euskalterm datu-basean, beste termino batzuekin batera:
oinezkoen gunea
oinezkoen bidea
oinezkoen kalea
oinezkoen pasabidea
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.