Nola behar du, maiatzaren 22an baino lehen ala maiatzaren 22a baino lehen?
Denbora-erreferentzia eman nahi dela dirudi (NOIZ; ‘data adieraztea’). Hala izatera, maiatzaren 22a baino lehen da egitura normala (Astelehena baino lehen joango naiz esaten dugunean bezala).
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > data, morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: zenbakiak > data
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.