Nola idatzi behar: Bergarako Udala ala Bergarako udala?
Erakunde, enpresa, egoitza, alderdi, sindikatu eta gisakoen izen ofiziala osatzen duten hitz nagusiak letra larriz hasita idazten dira. Beraz, Bergarako Udala [EH:udal].
Izendapenari balio generikoa ematen zaionean, letra xehez ematen da: Euskal Herriko udalen izendegia. Bergara(ko) udala (=udalerria, herria) Gipuzkoan dago.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.