Nola eman behar da euskaraz honako helbide hau?:
C/ San Francisco, 46 - Entreplanta Centro
‘Entreplanta centro’ (es) / 'Mezzanine centrale' (fr) da arazoa. Badakit solairuarte erabili behar dela, baina ‘Centro’ hori nola?
Ulertzen dugu solairuarte batean bulegoak-edo daudela, eta horietako bat solairuarte horren erdian dagoela (pentsatu beharko da ezkerrean eta eskuinean ere badaudela ate gehiago). Hala izatera, hauek aukera egokiak dira:
Solairuartea(,) erdikoa / Solairuartea, erdia.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.