Euskara batuan ari garelarik, s, z, x eta tz, ts, tx fonema txistukariak ezberdin ahoskatu behar al dira Bizkaian ere, kontuan hartuz mendebaleko euskalkian ez direla bereizten berez?
Garbi adierazten du baietz “Euskara batuaren ahoskera zaindua” izeneko arauak (87. araua: Hizkera zainduan bereiztea hobesten da (berdin dio hiztuna nongoa den). Egoera hauetan, alegia: irrati-telebistetako berri-emanaldietan, jendaurreko hitzaldietan, eskolako azalpenetan, eta horien antzeko egoeretan.
Arau horrek ez du ordezten, ordea, euskalkiaren ahoskera-modua, ahoskera biziak ere bere molde eta ohiturak baititu, eta malgutasunez hartu behar da beti kanona.
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ahoskera
Unitate-mota: prosodia > hotsak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.