Nola da "sozietate anonimoa" adierazpenaren laburtzapena: puntuekin (S.A.) ala punturik gabe (SA)?
Euskaltzaindiak ez du esan euskarazko laburdurak eta siglak zein diren, ez eta nola idatzi behar diren ere. Horren faltan, egokia EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoaren irizpideetara jokatzea da (Laburtzapenen Hiztegia, 2010): sozietate anonimo / SA ageri da bertan. Ikusten denez, siglatzat hartzen du, siglak punturik gabe idaztekoak baitira.
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > laburdurak, ortografia > siglak/akronimoak
Unitate-mota: hitzak > siglak, karaktereak > laburtzapenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.