Zergatik ez du hatxerik ertzain hitzak?
Euskaltzaindiaren 1979ko “H” letraren ortografi arauak erabakian Euskera, 1979 662 or. dago aukera hori hala hartu izanaren arrazoia: “Hegoaldeko tradizioan bakarrik erabili izan direlako, H-rik agertzen ez duten hitzak H-rik gabe idatziko dira lehen osagaia (hiztun arruntarentzat) gardena gertatzen ez denean: erbeste, espetxe, esparru, arbel, orbel, arkatz...”.
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.