Ongi etorri!, baina Zaretela ongi etorriak!
Lehenengoa esaten denean, ez al dago ulertzerik beti dagoela elidituta, ezkutatuta, zaretela… delakoa?
33. arauan argi ikusten den bezala, literatura-tradizioak erakusten du Ongi etorri! dela erabiliena. Interjekzioa denez, beti molde bat du, eta ez du inolako funtziorik betetzen perpausaren barnean.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > interjekzioak, joskera > esapideak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.