Errolda-agiri batean zein udalerriTIK eta zein kontsulatuTIK formak ikusi ditugu eta zalantza sortu zaigu mugagabearen erabileraz. Ez al luke behar zein udalerriTATIK eta zein kontsulatuTATIK mugagabean?
Bai, inongo zalantzarik gabe. Bokalez bukatuek, mugagabean, -(e)tatik (edo -(e)tarik) atzizkia hartzen dute, eta Euskaltzaindiak horrelaxe arautua du. Beraz, zein kontsulatutatik eta zein udalerritatik dira forma zuzenak. Ikus, esaterako, deklinabide-taula hauetako mugagabearen formak: Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 518. or. edo Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 431. or..
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.