Zuzena al da, adibidez, 2001eko ekainak 18 idaztea?
Bai, 37. arauak eta Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 100. or. liburuak diotenez, zuzena da 2001eko ekainak 18 idaztea, baina tituluetan eta aposizioan bakarrik; alegia, deklinabide-atzizkirik erantsi gabe idaztea dagokionean bakarrik. Beraz:
a) 2001eko ekainak 18 ZUZENA DA
b) 2001eko ekainak 18a OKERRA DA
c) 2001eko ekainak 18an OKERRA DA
d) 2001eko ekainak 18ko OKERRA DA
e) 2001eko ekainak 18tik OKERRA DA
f) 2001eko ekainaren 18a ZUZENA DA
g) 2001eko ekainaren 18ko ZUZENA DA
h) 2001eko ekainaren 18tik ZUZENA DA
Horrez gainera, ikus hau ere: "Data adieraztea: data aposizioan" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > data, morfologia > kasu-markak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: komunztadura > aposizioak, zenbakiak > data
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.