Badakit zuzenak direla basoan zehar / basotik zehar / basoan barrena abiatu zen egiturak, baina zuzena al da basotik barrena ere?
Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez du jaso -tik barrena postposizioa; bai -n zehar, -tik zehar [EH:zehar] eta -n barrena [EH:barrena] postposizioak.
Nolanahi ere, -tik barrena ere —basotik barrena— zuzena da. Orotariko Euskal Hiztegian [OEH:barrena], molde horren adibide ugari daude, batez ere Hegoaldeko autoreenak: Lardizabal, Agirre Asteasukoa, Iztueta, Jautarkol, Txirrita, Uztapide eta abarrenak.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > postposizioak
Unitate-mota: hitzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.