Zuzenak al dira honako esaldi hauek?
Hirurak zuzenak dira.
Lehenbizikoa, mila urte baino gehiagoan/gehiagotan —<X (IZENA) BAINO gehiago/gutxiago> egituraduna— molde arrunta da; eta, horrekin batera, baita ohikoagoa den beste hau ere: mila urteAN baino gehiagoan Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 420. or..
Bigarren eta hirugarren adibideek bestelako egitura dute, eta biak erabiltzen dira:
a) <X (IZENA) ETA gehiago/gutxiago>: mila urte eta gehiagoan
b) <X ETA gehiago/gutxiago (IZENA)>: mila eta gehiago urtean
Lehenaren (mila urte eta gehiagoan) moldearen pareko adibide bat aipatzen da Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 419. or. liburukian. Adibide hauxe ageri da: 200 orrialde eta gehiago ditu.
Bigarren moldearen parekoa da adibide hau: Bost mila eta gehiago azote Jaunari eman dizkiote aldizkatuz elkarrekin [EH:aldizkatu].
Horrez gain, ikus hauek ere: "Kuantifikazioa adieraztea: baino gehiago (mila pertsonak baino gehiagok /*mila pertsona baino gehiagok)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: gehiago (eta gehiago / baino gehiago)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.