Zuzena al da ezbaian jarri uste banauzu esaldia?
Zuzena da egitura hori, literatura-tradizioko adibide hauek erakusten duten bezala: ekarri uste du; ikusi uste du; erabaki uste dutenen iritziak; horrelako zerbait irakurri uste dut… [EH:uste izan] sarreran (3. adiera) badira era horretako adibide batzuk.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.