Ibili aditzarekin zein kasu da egokia: NON ala NONDIK?
Non ibili zara? bezain zuzena da Nondik ibili zara? esatea bietan toki batetik beste baterako mugimenduaz ari bagara galdetzen. Halakoetan, erantzunak -n/-tik zehar postposizioarekin egindakoen baliokideak dira: Frantziatik (zehar) ibili zen, Frantzian (zehar) ibili zen [EH:zehar].
Baina Non ibili zara? galderaren baliokidea Non egon zara? baldin bada, orduan ez da egokia *Nondik ibili zara? galdetzea eta, horrenbestez, *kaletik ibili naiz / *kaletik dabiltza erantzutea ere ez da zuzena. Kasu horretan, Non ibili zara? esan behar genuke.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.