Badakit zuzena dela basoan zehar esatea; baina denborazkoa denean ere zuzena da zehar erabiltzea: adibidez, urtean zehar?
Bai, erabilera biak dira zuzenak: basoan zehar eta urtean zehar. Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:-n zehar], esplizituki esaten da denborazko testuinguruetan ere erabiltzen dela: historian zehar.
Hala ere, horrek ez du esan nahi ‘arratsaldean’ esateko, besterik gabe, arratsaldean zehar esan behar denik; gehienetan, aski da arratsaldean bakarrik esatea (▼Arratsaldean zehar, pilota-partidak izango dira / Arratsaldean, pilota-partidak izango dira).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > postposizioak
Unitate-mota: hitzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.