Gure familian XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran hil ziren arbasoen hilobietako datak ikustean, ezin ditut ulertu hilabeteen izenak. Argituko al dizkidazue, mesedez?
Euskararen batasuna egin aurretik, urteko hil batzuek izen bana zuten; beste batzuek, berriz, bina edo hiruna zituzten. Horietako bat, agorril, bi hilabete desberdin izendatzeko erabiltzen zen, horrek zekarren nahasketa-arrisku nabarmenarekin. Hauek dira batzuk: ilbeltz, epail, lorail, garagarril…
Horietako gehienak jasota daude Euskaltzaindiaren Hiztegian. Gehiago jakin nahi izanez gero, begiratu daiteke Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian [OEH] edo Euskararen Herri Hizkeren Atlasean [EHHA], banan-banan, aipaturiko hilen izen zaharrak zein euskalkitan erabiltzen ziren eta abar ikusteko.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > data, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.