203 emaitza bilaketarentzat
Kontixu hitzarekin nago kezkatuta, hitz hori ez baitut inongo hiztegi ez liburutan topatzen, nahiz eta neure inguruan oso erabilia eta ohikoa izan. Argibiderik ematerik bai?
Ahalerako aditzei –(e)la subordinazio-atzizkia nola gehitzen zaien jakin nahi dugu: Badakizue deabruak mila forma har ditzakeLA/ditzakeELA.
Zein da forma egokia: sentiarazten gaitu ala sentiarazten digu?
Gertakari historikoez hitz egitean zer aditz-denbora erabili behar da? Lehenaldiko formak bakarrik erabil daitezke, ala, gaztelaniaz egiten den bezala, orainaldikoak erabiltzea ere zuzena da?
Adibide bi jarriko ditut:
ORAINALDIKO FORMEKIN:
XV. mendean Lekeitioko portuak eraldaketa handi bat BIZIKO DU, arrantzak, ontzigintzak eta itsas garraioak eskaintzen DITUZTEN mozkinek garapen bat AHALBIDETUKO BAITUTE. 1463an, berriz, moila berri bat ERAIKIKO DA eta eraikuntza berri honekin ordura arte badian ainguratzen ziren ontziek babesgune hobea LORTUKO DUTE.
LEHENALDIKO FORMEKIN:
XV. mendean Lekeitioko portuak eraldaketa handi bat BIZI IZAN ZUEN, arrantzak, ontzigintzak eta itsas garraioak eskaintzen ZITUZTEN mozkinek garapen bat ahalbidetu BAITZUTEN. 1463an, berriz, moila berri bat ERAIKI ZEN eta eraikuntza berri honekin ordura arte badian ainguratzen ziren ontziek babesgune hobea lortu ZUTEN.
Gertakari historikoak kontatzeko modu biak al dira zuzenak?
Modu berean erabil al daitezke esaldi hauek: liburu hori hartu dugu eredu/oinarri eta liburu hori hartu dugu eredutzat/oinarritzat?
Zein da forma egokiagoa: kontadazu ala kontaidazu?
Geu gara hori erabakitzen dugunok/dugunak/dutenak. Zein da zuzena?
Erdarazko ‘entrar en vigor’ / ‘entrer en vigueur’ nola eman behar da euskaraz?: Indarrean jarri, indarrean egon…?
Indarrean sartu esapidea ere egokia da adiera horretan, ala kalko baztergarria?
Ikerrek hamar laguni bidali dio/die gonbidapen-txartela. Zein da egokia, die ala dio?
Esan aditz trinkoak zergatik egiten du hirugarren pertsonan dioen eta ez dion? Gainerako trinkoei begiratuta, ematen du dion behar lukeela.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.