303 emaitza bilaketarentzat
Inpertsonalaren erabilera egokia al da honako hau: esaten da, ikusten da…? Irauli, bestalde, hiztegietan du agertzen da; baina zergatik Txalupa irauli egin zen?
Ez daukagu sartzerik: ez dugu sartzerik. Sinetsia dut: sinetsita daukat.
Oso garbi dut: oso garbi daukat.
Zerbait egin beharra nuen/neukan.
Zer alde dago batetik bestera? Bikote horietako forma biak zuzenak al dira?
Izan aditza erabiltzea egonen ordez: bileran izan da goiz guztian, gaixorik izan da joan den astean… Ba al dago honetaz arau argirik emateko moduren bat?
Ez al da egia espero izan aditza aditz-izenarekin erabiltzen dela normalean? Adibidez: Zu etortzea espero dut.
Zuzena al da hau ezin jasoa da esaldia? Badakigu ohikoagoa dela jaso ezina, baina uste dugu eginahala eta ahaleginaren antzekoa izan daitekeela.
Zein da forma zuzena: ezin dut jan ala ezin jan dut?
Iritzi aditza erabiltzean konpletiboa erabil daiteke (polita dela deritzot, gaizki dagoela deritzogu)?
Joan berri naiz ala joan berri dut?
Merezi izan aditza dela eta, ontzat ematen ditut honelakoak: Mikelek saria merezi du. Sanferminetara joatea merezi du. Donostiako Parte Zaharrera joatea merezi du.
Baina beste perpaus hau (Euskaltzaindiaren 31. arauan esaten denaren kontra doana) ontzat eman al daiteke?: Arestian aipatutakoak (hau da), Donostiako Parte Zaharrera joateak, merezi du.
Faltan bota eta atentzioa deitu onartzekoak al dira?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.