Gramatikako terminologian zer dago erabakita edo finkatuta?
sujetua/subjektua
objetua/objektua
adjetiboa/adjektiboa
jeneroa/generoa
menpeko perpausak/mendeko perpausak...
a) Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira subjektu, objektu, adjektibo, genero eta mendeko. Horiez gainera, badira beste hainbat ere: juntagailu, menderagailu, lokailu, postposizio, sintagma… Denek Hizkl. marka daramate. Termino horiek guztiek arau-maila dute.
b) Euskaltzaindiaren Hiztegian jasorik egon ezean, gramatikari dagokion gainerako terminologia Euskaltzaindiaren EGLU obretan eta Euskararen Gramatikan ageri da.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.