Herriko kale, baserri eta abarren izenak biltzen ari naiz. Badakit ez direla idatzi behar ahoz esaten diren bezala, baina ez dakit zein den idazkera zuzena. Nora jo behar dut horri buruzko informazio bila?
Hiru helduleku edo bide daude horretarako:
- Euskaltzaindiak argitaratutako Toponimia txikia arautzeko irizpideak liburukia: http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/informacion/6511/es_2418/adjuntos/toponimia_txikia.pdf.
- Euskaltzaindiaren Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak liburua (Bilbo, 2019): https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/82190.pdf
- Euskaltzaindiaren [EODA] (Euskal Onomastikaren Datutegia).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.