Begiratu zer da: Nor-Nork (du ad.) ala Nor-Nori-Nork (dio ad.)?
Era honetara laburbil daiteke [EH:begiratu] sarrerak dioena:
a) dio saila: begiratu dio = so egin dio
b) du saila:
- begiratu du = zaindu, gorde, jagon egin du
- (nor osagarririk gabe): Leihotik begiratu dut.
- ‘gogoan hartu, ikusi’: Begira/begiratu ezazu zer ari zaren.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: begira, begiratu (du/dio)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.