Zuzenak al dira honako esaldi hauek?
Urten buruan horrek sagar asko jaten du.
Urteren buruan horrek sagar asko jaten du.
Urteen buruan horrek sagar asko jaten du.
Aurreneko biak ez dira zuzenak euskaraz; hirugarrena, bai. -(r)en buruan postposizioa singularrean, pluralean edo mugagabean (zenbakiekin doanean) joan daiteke [EH:-en buruan]. Adibidez:
Egunaren buruan usoz zamatuta etxeratu zen.
Azterketa nekagarrien buruan baizik ez du jakingo.
Han hil zen zenbait urteren buruan.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.