Bere burua hiltzen saiatu da (oker).
Bere burua hiltzea intentatu du (zuzen).
Bere burua hil nahi izan du (zuzen).
Gure ustez, saiatu beti ez da intentaturen pareko, baizik ‘esmerarse’ eta ‘intentar’ / ‘s’efforcer’ eta ‘tenter’, bien alor semantikotik du apur bana, kontestuaren arabera.
Orotariko Euskal Hiztegia hartu eta [OEH:intentatu] sarrera ikustea nahikoa da, aditz horrek euskal literaturan zein erabilera urria izan duen ikusteko. Erabilera urrikoa delako, ez da sarrera Euskaltzaindiaren Hiztegian.
Bada sarrera, ordea, saiatu [EH:saiatu], [OEH:saiatu], eta, haietako adibideak ikusita, eta sona handiko egungo idazleen ohiturak ikusita, ez da txartzat ematekoa bere burua hiltzen saiatu da esaldia. [EH:ahalegindu] sarrerak ere balio dezake horretarako.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > maileguak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.