Ba al da arau zehatzik noiz erabili -ten eta noiz -tzen partizipio burutugabeetan?
85. arauan eman zituen Euskaltzaindiak horri buruzko argibideak. Honatx laburturik:
a) -tzen erabiliko da oro har
b) -ten erabiliko da partizipioa -n letraz amaitzen duten aditzekin
c) -ten erabiliko da, halaber, aditzoina kontsonante txistukariz amaitua bada (ikasten [ikas], uzten [utz], gutxiesten [gutxiets], ahazten [ahatz], hasten [has], hazten [haz], hezten [hez], hesten [hets], hausten [hauts], lazten [latz] eta abar).
d) Aditz arazleek ere, horrenbestez, -arazten egingo dute aditz-izena.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.