Aitak auto berria erosi du (zuzen)
Aitak auto berri bat erosi du (oker)
Normalean auto bakarra izaten dugu; beraz bat, sarriegitan, batere beharrik gabe erabili ohi dugu. Baina, halabeharrez, bigarren automobila balitz, Aitak beste auto bat erosi du izango litzateke esaldi zuzena, ezta?
Hala da. Argibide gehiago, hemen: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 108. or..
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.