Euskaraz nola eman beharko lirateke hauek: Cava Conde de Haro Brut eta Muga Blanco 2015?
Honela emango genituzke: Conde de Haro kaba bruta; Muga (ardo) zuria 2015.
Izan ere, marka (edo izen espezifikoa) bere horretan utzi behar da ("Conde de Haro", "Muga", "Iñurrieta", "Marqués de Piérola, "Remelluri"...). Gainerako informazioa generikoa da (ardoa, ardo gorria, ardo beltza, sagardoa, kaba, kaba bruta, xanpaina...) eta itzul daiteke.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, lexikoa > hitz elkartuak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.