Argi dago istorio eta historia hitzak ez direla baliokideak. Adibide gehienetan oso argi ikus dezakegu horien arteko desberdintasuna. Hala ere, testuinguru batzuek zalantza eta eztabaida sortzen dute, batez ere pertsonen historiari/istorioari buruz hitz egiten ari garenean. Erreparatu, mesedez, honako hauei:
- Emakumeon historia, kontatu ez digutena.
- Kazetaria, jendartearen misoginia bistaratzeko, emakume baten benetako historiaz/istorioaz aritu da.
Bi kasu horietan zein da erabili beharrekoa?
Euskaltzaindiaren Hiztegiko definizioei hertsiki loturik ―[EH:historia]/[EH:istorio]―, historia erabili beharko litzateke galderan aipatutako adibideetan, horietan azaltzen direnak ez direlako ez kontakizun labur, ez ipuin; zerbait gehiago dira. Giza jarduna badira, historiak hobeki adieraziko luke istoriok baino esan nahi dena.
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.