Idatzizko lan akademiko batean, obra kolektibo bat erreferentzia bibliografikoan aipatu behar denean, zein izanen litzateke gaztelaniazko “AA. VV.” (Autores Varios) siglen ordaina euskaraz?
Esate baterako:
“AA. VV.”: El libro blanco del euskera. Euskaltzaindia, Bilbao, 1977, págs. 77 y ss.
Euskaltzaindiak arautu gabeko arloa da laburtzapenena. Hori hala izanik ere, EBEn proposatzen da ZENBAITEN ARTEAN esapidea erabiltzea. ("bibliografia nola eman" (EBE))
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > laburdurak, ortografia > siglak/akronimoak
Unitate-mota: hitzak > siglak, karaktereak > laburtzapenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.