Emakume lesbianak ala emakume lesbianoak: zein da forma zuzena?
Euskaltzaindiaren Hiztegian, [EH:lesbiana] hitza izena izan daiteke eta adjektiboa ere bai: Lesbianen arteko harremanak (izen-balioa). Emakume lesbiana (adjektibo-balioa).
Hiztegian ez da ageri lesbiano hitza. Galderako adibidean lesbiano hitzari esleitu nahi zaion adjektibo-balioan, [EH:lesbiko] hitza ageri da; beraz, horixe da aukera egokia: erlazio lesbikoak (*erlazio lesbianoak).
Zalantza-mota: lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, hitzak > kalko baztergarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.