Zuzenak al dira matematikako kontzeptu hauek: triangelu, hiruki, lauki, karratu…? Non jaso dezakegu horri buruzko informazioa?
Zuzenak dira. Oinarrizko bi kontsultagune ditu horretarako Euskaltzaindiak:
- Euskaltzaindiaren Hiztegia [EH], non definituta eta adibidez hornituak ageri diren matematikako oinarrizko kontzeptu eta terminoak.
- Matematikako Oinarrizko Lexikoa (Oinarrizko Lexiko Teknikoak), non ageri den Euskaltzaindiak onartutako matematikako lexikoa.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.