Zuzena al da beraz formaren erabilera honako esaldi hauetan?
Gai beraz hitz egin du.
Ez nintzen beraz oroitu.
Zuzena da, bai. Ikus beraren deklinabideko taula: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 461. or..
Bai erakusle-balioarekin (Gai beraz hitz egin du), bai izenordain-balioarekin (Ez nintzen beraz oroitu), bai balio ilatiboarekin (Esan dezagun, beraz, egia), instrumentalaren forma beti da beraz (*berataz).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.