Badakit bina maleta zuzena dela, baina maleta bina ere zuzena al da?
Bietara dago ondo. Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:bina] sarreran, bi moduetako adibideak daude: Kutxak, aldareak eta mahaiak alboetan urrezko eraztun bina zituzten. Bina arima ditugu gehienek. Erreal bina eskaini zizkien nagusiak. Bina hartu zituzten. Intxaur bana edo gaztaina bina. Bina mila euro eman zizkien. Belarri bietan zulo bina.
Beraz, hasieran esan dugun bezala, galderako adibide biak zuzenak dira: bina maleta eta maleta bina.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, joskera > hitz-ordena
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.