Zein da zuzena: horrekintxe ala horrexekin?
Forma horiek biak zuzenak dira. Hala ageri da Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 458. or. liburukian.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Lekua adieraztea: -xe- indargarria (atzeraxeago, atzeragoxe)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.