Zuzena al da orain hogei bat urte inguru egitura? Ez al da guztiz erredundantea?
Horrelako egiturak ez dira txartzat ematekoak, nahiz eta ez izan beharrezkoa bat eta inguru biak batera erabiltzea. Normalean bat gabe erabiltzen da egitura [EH:inguru 7], baina bikoiztuta ere erabiltzen da, bai ahozko hizkuntzan eta bai idatzian.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek dakartza, besteak beste:
- ehunen bat inguru bilduko genituzke (K. Mitxelena)
- landaretik landarera metro erdi bat inguru (I. Munita)
- lau bat milla inguru aldatu (I. Munita)
- orain irurogei bat urte inguru (N. Alzola)
- ogei bat urte inguru dira olakorik etzegola (Uztapide)
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Kuantifikazioa adieraztea: inguru (hamar urte inguru)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: inguru (bost mila lagun inguru / bost mila lagun inguruk)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.