Lehengo batean zera irakurri nuen jatetxe batean: Egungo iradokizunak, eta jarraian, Iradokizunak. Hitz hori horrela erabiltzea ez al da erdarakada galanta? Izan ere, iradokizuna ez ote da ‘norbaitek edo zerbaitek ernarazten digun sentipena’?
Euskaltzaindiaren Hiztegiak [EH:iradokizun] guztiz justifikatzen du erabilera hori; ez dago inolako kalko baztergarririk. Orotariko Euskal Hiztegiko laugarren adierak [OEH:iradoki] ere erabat berresten du erabilera hori.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.