Onargarria al da Garabi batetik eskegi dira, protestan esaldia? Izan ere, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak [OEH:ebaki] adibide hau dakar, besteak beste: Itxeki zan soka batetik eta aurkitu zuen zinzilika zegoala.
Erabilera hori ez da oso egokia: hobe da bere(n) burua erantsita erabiltzea eskegi/eseki. Honako adibide hau dator Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:eseki]: Arbola batean eseki zuen bere burua.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.